← Volver al blog

Ongi etorri crowdfunding solidario berrira

Blog hau estreinatu dugu webgunearen merkaturatze-prestaketak amaitu bitartean sortzen ari garen crowdfunding solidario plataformaren berri izan dezazun. Laster iragarriko dugu abiarazte-data, baina, bitartean, hura garatzeko lantzen ari garen osagaien berri eman nahi dizugu. Crowdfunding solidarioko berrikuntza zure laguntzarekin bakarrik izan daiteke errealitate.

Gure filosofia

Elkartasunean sinesten dugu injustizien aurka borrokatzeko modu gisa. Besteena den sufrimendua berekotzat hartzen duen mugimendu sozial batean sinesten dugu. Pentsatzen dugu berdintasuna eta gizarte-justizia ez daudela gobernuen eta administrazioen menpe soilik; guztiok gara egunero bizitzea tokatzen zaigun errealitate globalaren parte-hartzaile aktiboak. Leitmotiv hori bandera gisa hartuta, zu bezalako pertsona solidarioei finantzaketa behar duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-proiektuei dohaintzak egitea sustatuko eta erraztuko dieten aukerak eman nahi dizkiegu.

Berrikuntza Crowdfundingean

Pentsamendu teoriko hori praktikara eraman behar da, eta helburu horrekin Kukumikun buelta bat eman nahi diogu crowdfunding solidarioari. Plataformako erabiltzaile gisa gehien interesatzen zaizkizun gizarte-proiektuekin laguntzeko, noizbehinkako edo aldizkako diru-ekarpen bat egiteko, diruaren ibilbidea modu gardenean jarraitzeko eta, zergatik ez, horregatik sariak jasotzeko aukera eman nahi dizugu. Amaitu dira ohiko aitzakiak: Ez dakit nora joango den nire dirua edo zein zati bideratuko den proiektuaren benetako gauzatzera” 2. Ez dut proiektu jakin bati denbora luzez lotuta egon nahi haren lana ondo ezagutu gabe” 3. Gaur egun dagoen ustelkeriarekin, auskalo nora joango den nire dirua” 4. Irabazten dudanarekin ezin dut ekarpenik egin” 5. Hainbeste kausa daude laguntzeko, ezen ez baitakit zein aukeratu” Kukumikurekin, besterik gabe, eman nahi duzun zenbatekoa aukeratu behar duzu, eta gu arduratuko gara gainerakoaz.

Gure gardentasun-araudia betetzen duten proiektuak bakarrik hautatzen ditugu eta diruaren helmuga zehatzaren berri ematen dizugu uneoro. Gainera, plataformaren urteko kontuak publikoak izango dira.

Aldizkako dohaintza bat egiteko aukera ematen dizugu, hilero aukeratu ahal izan dezazun zein proiekturekin lagundu nahi duzun.

Dirurik ez izatea al da zure desmotibazioa? Berdin dio; hona iritsi bazara, gutxienez interneta, gogoa eta denbora dituzulako da. Beraz, saritu egingo zaitugu plataformako erabiltzaile aktiboa izateagatik, finantzaketa bilatzen duten proiektuak sustatu eta haiei ahotsa emateagatik, eta apurka ezagutaraziko dizkizugun beste hainbat gauzagatik.

Martxan jartzen joateko, gure posta-zerrendara harpidetu zaitezke eta gure sare sozialetan jarraitu gaitzakezu; plataformaren sorrerako xehetasun eta aurrerapen guztien berri emango dizugu, eta zu izango zara lehena prestatuta ditugun sarien berri izaten.

Mila esker! Zure laguntzarekin hau gure bizitzetako abenturarik onenaren hasiera izatea espero dugu. “Egin ezazu jende gehiagok honen berri izatea!”

← Anterior