Laguntza Zentroa
Aurki itzazu zeure zalantzen eta ohiko galderen erantzunak
Kukumikuri buruz
Zer da Kukumiku?
Kukumiku crowdfunding solidarioko plataforma bat da irabazi asmorik gabeko kausa a proiektuen zabalkundea babesteko eta berauentzako dirua biltzeko sortua.
Kukumikun aurki daitezke kausa pertsonalak, GKEak eta mota guztietako proiektu solidarioak, eta hainbat pertsona, enpresa eta kolektibo berauei laguntzeko prest daudenak, dohaintza, hedapen, zozketa, matchfunding edo hileroko ekarpenen bidez
Zer da crowdfunding solidarioa?
Crowdfunding solidarioa finantzaketa kolektibo edo mikromezenasgo bat da, bertan pertsona askok ekarpen txikiak egiten dituztelarik proiektu, kausa edo ekimen solidario bat finantzatzeko.
Mota honetako lankidetza eta partaidetza sistemei esker, askoren elkartasunarekin eta laguntzarekin garaipen handiak lortzen dira eta mundu hau leku hobea izatea
Zer egin dezaket Kukumikun?
Kukumikun behar duzun guztia aurkituko duzu:
Crowdfunding kanpainak modu bizkor eta malguan dirua biltzeko, mota guztietako kausak berauetan parte hartu ahal izateko, zozketa solidarioak, enpresak inplikatzeko espazioak, interesatzen zaizkizun kausen alde hileroko ekarpen bat egiteko sistema berri bat, matchfunding egiteko eta ekarpenak biderkatzeko erremintak, arrakasten kontakizunak, sektorearen gardentasuna bermatzen eta sustatzen duen espazio bat eta aditu talde bat zuri laguntzeko eta aholkatzeko prest dagoena
Nork bultzatzen du Kukumiku?
Kukumiku plataforma bat da Kukumiku Fundazioak 2016an irabazi asmorik gabe sorturiko erakundea, plataforma plazaratzeko eta defendatzen ditugun helburuak praktikan jartzeko: solidaritatea bultzatzea, irabazi asmorik gabeko proiektuak hedatzea eta berauetarako ditu bilketa erraztea, sektorearen gardentasuna sustatzea, eta gizarteko aktore guztiak inplikatzea lankidetza eta partaidetza handiagoko eredu batean.
Kukumiku erabiltzen duzunean, balioen eta etikaren ikuspegitik proiektu bat sustatzen ari zara, mundua, ekonomia eta gizarte harremanak ikusteko beste era bat da. Ez dago mozkinik, ez dibidendurik, berriro inbertitzen da dena besteei laguntzeko misio erkidean
Zertan bereizten gara?
Kukumikuk mundua eta crowdfunding plataforma begirada etikoago eta pragmatikoago batekin ikusteko era da, konpromisorik, aurreiritzirik eta loturarik gabe, eta horrek ahalbidetzen digu geure laguntza ematea gogatsu eta bokazioz.
Behar dituzun erreminta guztiz hornituriko crowdfunding plataforma bat aurkituko duzu: bere laguntza eta aholkularitza emateko prest dagoen aditu talde bat, zozketa solidarioak, gardentasun konpromisoa, ordaintzeko hainbat bide, hedatzeko aholkuak, dohaintzak egiteko erraztasunak, enpresak inplikatzeko erremintak, eta zeure premietara eta egoera partikularrera egokitzeko malgutasuna.
Guztiaren gainetik, beti sentituko duzu bestaldean hainbat pertsona daudela zure kanpainaren arrakastaz arduratzen direnak. Zeren plataforma hau sektorearekin erlazionaturiko hainbat arlotatik datozen boluntarioek sortua baita, eta badakite zer behar duzun, nola sentitzen zaren eta zuri laguntzeko daude hor
Proiektuen funtzionamenduari buruz
Zer motatako proiektuak onartzen dira Kukumikun?
Proiektuek solidarioak izan behar dute, irabazi asmorik gabekoak eta premia egoeran dauden pertsona edo kolektiboei laguntzeko sortuak.
Deskripzio honetan hainbat arlotako proiektu pertsonal eta kolektiboak barne hartzen dira:
Hemen aurki dezakezu baldintzei buruzko informazio gehiago
Zer motatako proiektuak EZ dira onartzen Kukumikun?
Ez dira onartzen irabazteko asmoa duten proiektuak edo sexu, arraza, erlijio edo jatorriagatik diskriminatzen dutenak.
Noren alde sor dezaket kanpaina bat?
Izan daiteke adiskide bati laguntzeko, familiarteko bati, pertsona talde bati edo erakunde bati.
Kanpainaren onuradunak izan daitezke planetako edozein bazterretakoak, laguntzak ez baitaki mugen berri
Zer eratako kanpainak daude?
Kanpainek eduki dezakete helburu ekonomikoa eta zeuk nahi duzun iraupena, edo ez eduki ez helburu jakinik eta ez data mugarik.
Zentzu horretan malguak gara eta proiektu bakoitzaren premietara egokitzen gara.
Proiektuen sustatzaileei buruz
Nork sor dezake crowdfunding solidarioko kanpaina bat?
Kanpainak sor ditzakete partikularrek, erakundeek edota enpresek.
Adin txikikoa bazara 18 urtetik gorako pertsona batek egon behar du arduradun gisa
Dirua biltzen jarrai dezaket behin neure helburua lortu ondoren?
Bai, jakina. Dirua biltzen jarrai dezakezu kanpaina bere amaiera datara iristen den arte.
Nahi baduzu zeure helburua zabaldu dezakezu eta baita kanpainaren iraupena ere nahi duzun arte
Nola argitaratu dezaket neure proiektua?
Egin behar duzun lehenbiziko gauza zeure proiektuaren alta egitea da hemen sakatuz.
Formulario bat irtengo zaizu eta bertan pausoz pauso zure kanpainaren ezaugarriak hautatuko eta deskribatuko dituzu, zeure historia kontatuko duzu: nor zaren edo zareten, zer behar duzuen, zergatik den garrantzitsua jendeak zuei laguntzea, zein diren alderdi ekonomikoak…
Zenbat denbora behar duzue kanpaina bat onartzeko?
Lehenbiziko balorazioa 48 ordu baino lehen jasoko duzu. Normalean egun berean.
Argitaratzeko epea dena zuzen egotearen edo aldaketaren bat behar izatearen menpe dago. Dena zuzen badago argitara daiteke egun berean
Zenbat denbora behar da bildutako dirua jasotzeko?
Proiektu motaren arabera da hori. Baldin proiektuak helburu ekonomikoa eta data muga bat badauzka, epe hori amaitutakoan jasoko duzu bildutako dirua.
Data mugarik ez badauka, nahi duzunean eskatu ahal izango duzu.
Eman daitezke sariak?
NO. Los sorteos son una herramienta y una posibilidad a tu disposición pero no es necesario ni por supuesto obligatorio realizar un sorteo.
De hecho, solo es recomendable añadir un sorteo cuando el premio a sortear puede impulsar la difusión y alcance de la campaña. Debe tener el suficiente atractivo o ser algo donado por una persona famosa o una empresa que si además se implica en la difusión mucho mejor.
Pero si no cumple lo mencionado anteriormente es mejor no hacer sorteo. El objetivo del sorteo es ampliar nuestro alcance y atraer miradas a nuestra campaña. No hay que confundirlo con una forma de agradecer. La gente va a colaborar por ayudar, porque es buena, porque cree en el proyecto y porque confía en los promotores.
Eman daitezke ordainsariak?
Kukumikun ez dago ordainsari sistemarik, beste crowdfunding mota batzuetan ohikoak diren arren; izan ere ekarpenak dohaintzatzat hartzen dira eta horregatik ezin daiteke egon ordainsaririk emailearentzat.
Aldizka, zerbait materiala edo ez materiala eskaini daiteke era sinbolikoan, eskerrona adierazteko, baina berdina izan behar du partaide guztientzat, edozein izan dela ere egin duten ekarpenaren zenbatekoa. Zentzu horretan zerbait pentsatua badaukazu, jar zaitez gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu
Emaile eta laguntzaileei buruz
Nola egin dezaket dohaintza bat?
Egin daiteke honako ordainketa metodo hauen bidez:
Kreditu Txartela (Stripe)
PayPal
Banku Transferentzia
Banku Helbideratzea (Emaile errepikarientzat bakarrik)
Ba al dago mugarik ekarpenentzat?
Gutxieneko muga 5€koa da, baina gehieneko muga, zeuk nahi duzuna
Eman al dezaket era anonimoan?
Bai. Egin dezakezu dohaintza era anonimoan ordaintzeko unean.
Desgrabatu al dezaket neure dohaintza?
Bai, Kukumiku plataforma Kukumiku Fundazioaren jabetzakoa da, irabazi asmorik gabeko erakundea, Fundazioen Erregistroan F411 zenbakiarekin erregistratua.
Nola lor dezaket desgrabatzeko Ziurtagiria?
Eska dezakezu desgrabatzeko Ziurtagiria dohaintza egiten duzun unean. Email bidez iritsiko zaizu, deskargatu ere egin dezakezu zeure erabiltzaile gunetik.
Eska dezaket dohaintza baten Ziurtagiria, bere garaian eskatu ez banuen?
Bai, dohaintza egiteko unean eskatu ez bazenuen, oraindik eska dezakezu, guri idatziz edo zeure erabiltzaile gunetik.
Kontuan eduki urtean zehar eginiko dohaintzak hurrengo urteko urtarrilean bidaltzen ditugula Ogasunera. Aurretiaz eskatu ez badiguzu guk ezingo diegu jakinarazi eta zeuk arduratu beharko duzu
Erregistratu egin behar al da dohaintzak egiteko?
Ez, ez da beharrezkoa, kasu hauetan izan ezik: ziurtagiri bat lortu nahi duzunean, parte hartzen duzun kanpainen eguneratzeak jaso nahi dituzunean, zeure dohaintzak hilero egin edo zozketetan parte hartu nahi duzunean.
Egin ditzaket dohaintzak era errepikarian (hilero)?
Bai, Kukumikun parte har dezakezu kanpaina bat edo batzuetan hileroko era errepikarian. Ikus ezazu nola funtzionatzen duen hemen.
Noiz egiten da kobrantza hileroko eran ematen denean?
Kobrantza partaide izaten hasi zinen egunean egiten da eta egun berean hurrengo hil guztietan harik eta zeure borondatez partaide izateari uzten diozun arte edo laguntzen diezun kanpainak amaitzen diren arte (lehenago beste batzuk gehitu ez badituzu).
Eten ditzaket neure hileroko ekarpenak nahi dudanean?
Bai, edozein unetan aldatu, eten edo berriro hasi ditzakezu zeure hileroko dohaintzak.
Nola lor dezaket Dohaintza Ziurtagiria neure ekarpena hileroko eran egiten badut?
Dohaintza puntual bat egitean bezala eska dezakezu zeure hileroko dohaintzen ziurtagiria. Guk kantitate guztia aitortuko dugu Ogasunean urte amaierand total al finalizar el año.
Zozketa solidarioei buruz
Zer dira Kukumikuko Zozketa solidarioak?
Zozketa solidarioak Kukumikuren erreminta bat dira kausa solidarioak sustatzeko eta ezagutarazteko.
Ohiko zozketa solidarioak egiteko modurik onena dira, eta abantaila batekin: online eran egin daitezkeela, horrela helmena zabalduz eta partaidetza erraztuz.
Nola funtzionatzen dute zozketek?
Zozketa solidarioek eduki ditzakete sari bat edo gehiago, irabazle bat edo gehiago eta zeuk nahi duzun iraupena.
Kontuan eduki behar duzun gauza bakarra da emaileek irabazle gertatzeko aukera berberak izango dituztela edozein dela ere egin duten dohaintzaren zenbatekoa.
Ez ahaztu zozketaren betekizun nagusia hedapena zabaltzea eta gehien axola duena gogoraraztea dela: kausa solidarioa.
Nola sor dezaket zozketa bat?
Zozketa bat sortzeko, aurrena crowdfunding kanpaina bat egin behar duzu bertan adieraziz zertarako bildu nahi duzun dirua, eta ondoren zozketa gehituko duzu.
Sar zaitez hemen lehendabizi proiektu solidarioa sortzeko: Proiektua sortu.
Eta gero gehitu nahi duzun zozketa edo zozketak: Zozketa sortu.
Nork parte har dezake zozketan?
Zure proiektu solidarioan diharduen eta zozketan parte hartzea erabaki duen edonork. Ez dio axola kantitateak.
Zer sari zozketa ditzaket?
Zozka daiteke zeuk daukazun edo norbaitek helburu horretarako eman dizun edozein ondasun edo zerbitzu.
Hedapena eragiteko bezain erakargarria izatea gomendatzen da. Gogoan izan horixe dela zozketaren helburua: hedapena erakartzea. Saria behar bezain erakargarria ez bada edo garesti kostatzen bazaizu, orduan ez du merezi egitea.
Horregatik gomendatzen da saria enpresaren batek edo pertsona ospetsuren batek kausari laguntzeko oparitu digun zerbait izatea
Zozka ditzaket sari bat baino gehiago?
Bai, zozka ditzakezu hainbat sari eta egin ditzakezu hainbat zozketa.
Zozketa batek eduki ditzake hainbat sari eta irabazle bat sari bakoitzerako.
Gainera egon daitezke sari bakar baten hainbat irabazle. Adibidez: kontzertu baterako 5 sarreraren zozketa. 3 afari bi lagunentzat halako jatetxean…
Era berean, sari bakar batean barne har daitezke hainbat ondasun edo zerbitzu. Adibidez: kirol arropa sorta bat, otordua eta ostatua hotel batean, etab
Nola hautatzen da zozketa baten irabazlea?
Printzipioz, plataformak berak guztiz ausazkoa den algoritmo baten bidez irabazle bat hautatzen du zozketaren epea amaitzean. Era berean hautatzen ditu sari bakoitzerako lehen ordezkoa eta bigarren ordezkoa.
Baldin komunikazio arazoengatik edo programaturiko ekitaldiren bategatik, dela in situ, dela sare sozialetan, zozketa zuzenean egin dadin nahi baduzu edo zuk zeuk gauzatu nahi baduzu, jakinaraz iezaguzu. Bermaturik egon behar du irabazlea erabakitzeko sistema zuzena eta ausazkoa dela
Nola ematen zaio saria irabazleari?
Hori zuk erabakiko duzu sari motaren arabera. Guri jakinarazi behar diguzu nola eskura dezakeen saria irabazleak eta guk esango diogu berari saria onartzen duen bezain laster.
Zer gertatuko da norbaitek sariari uko egiten badio?
Zozketa bat amaitzen denean, guk irabazleari jakinarazten diogu eta 10 laneguneko epea dauka saria onartzen duela esanez erantzuteko.
Uko egiten badio edo epe horren barruan erantzuten ez badu, lehen ordezkoarekin harremanetan jarriko gara, eta gauza bera gertatzen bada, bigarren ordezkoarekin.
Ba al du kosturik zozketa egiteak?
Ez, Kukumikun zozketa egiteak ez dauka kosturik. Kanpainen zerbitzura jartzen dugun beste erreminta bat besterik ez da.
Gainera geu arduratzen gara kudeaketa guztiaz, oinarri legalak finkatzeaz eta irabazleei jakinarazteaz.
Sor litekeen kostu bakarra saria irabazleari bidaltzeak lekarrena izango da
Enpresa batek zozkatzeko sari bat oparitzen badit, lor al dezake Dohaintza Ziurtagiria?
Bai, enpresa batek zozkatzeko ondasun edo zerbitzuren zure kanpainaren eskura jartzen badu, eska diezaguke Dohaintza Ziurtagiria, ondasun edo zerbitzu horrek dirutan balio duena desgrabatzeko.
Oraindik zalantzak badituzu?
Jar zaitez gurekin harremanetan eta ahal bezain laster erantzuna emango dizugu