Irabazi asmorik gabeko erakundea gara

Kukumiku Fundazioak sorturiko plataforma bat da Kukumiku, irabazi asmorik gabeko erakundea, proiektu solidarioei online hedatzen eta dirua biltzen laguntzeko sortua.

Geuri buruz

Nazioarte mailako lankidetzan, solidaritatean eta marketin digitalean adituak diren boluntario talde batek sorturiko Erakunde bat gara. Elkarte haren emaitza gisa, 2017an autogestionaturiko  Crowdfunding Solidarioko plataforma bat antolatu genuen, erakunde, pertsona eta kolektiboei laguntzeko hedatzen eta dirua biltzen euren kausa sozial edo solidarioetarako.   

Plataforma horri esker ehunka pertsona eta komunitateri lagundu ahal izan diegu mundu hau pixkatxo bat hobetzen. Euren ametsak betetzen laguntzea edo bizitzak bidean jarri ohi dituen traba txiki edo handi horiek gainditu ahal izan ditzaten lortzea da gure eginkizuna eta horretan jarraitu nahi dugu. Oraindik lan handia daukagu egiteko eta horretarako ezinbestekoa dugu zure laguntza. Gauza bat daukagu argi, egunero egiaztatzen dugulako eta da denok elkarturik indartsuago garela eta urrats txikiak emanez pertsona askoren bizitza aldatu eta hobetu daitekeela.

Plataforma autogestionatua

Ez gara enpresa bat. Ez dago mozkinik, berriro inbertitzen da guztia denen onerako. Hainbat alorretan adituak garen boluntarioak gara, proiektu komun batekin: sektore solidarioari laguntzea era independentean.

Geure helburua betetzeko kanpainetan biltzen den diruaren portzentaje txiki bat (%5) hartzen da, horrekin mantendu ahal izateko plataforma, aholkulari taldea eta erabiltzaileen erabilpenerako jartzen ditugun gestio eta zerbitzu guztiak.

 Zuen laguntzari esker lor dezakegu: 

– Plataforma aktibo mantentzea. (Hosting, dominioak, aplikazioak…)
– Teknologia aurreratuarekin etengabeki hobetuz joatea.
– Erabilgarritasuna birdiseinatzea dohaintzak errazteko.
– Kanpainen sortzaileei aholkularitza eskaintzea. 
– Laguntza emateko material didaktikoa sortzea. 
– Kanpainak egiaztatzea.
– Emaileak erakartzea eta arreta eskaintzea.
– Kanpainen segimendua egitea.
– Zergen ordainketak kudeatzea.
– 24 orduko arreta aparteko gorabehera eta kontsultetarako.
– Eta guztiaren gainetik, dirua biltzeko laguntza ematen jarraitzea.


Un poco de información más personal

Zer egiten dugun

 

Geure denbora eta esperientzia jartzen ditugu alor solidarioan, beste ekimen sustatzaile batzuek errazago lor dezaten beren proiektuak gauzatzea.

Horien zerbitzura jartzen ditugu online erremintak eta teknologia berriak diru bilketa errazteko.

Ahaleginak egiten ditugu idealik gera ez dadin diru gabe, ez eta dirurik ere idealik gabe.

Norbaitek merezi duen proiektu bat badauka, lor dezala gauzatzea.

Norbait laguntzeko prest badago, jakin dezala nork merezi duen laguntza hori.

Nola egiten dugun

 

Geure denbora librea jartzen dugu helburu horietarako, boluntario gisa.

Bai, ondo irakurri duzu, boluntario gisa, eraikin dotorerik eta megabulegorik gabe. Ping-pong mahairik eta zoriontasun departamenturik gabe. Kreditu pribaturik eta enpresa egiturarik gabe.

Pertsona arruntak, modu arruntean jantziak beren kamiseta eta bakeroekin, beren denbora librea dakiten erarik onenean besteei laguntzen ematen dutenak.

Ba al dugu ezer apartekorik?

Ez, baina beharbada horrexegatik esaten digute apartak garela.

Zergatik egiten dugun

 

Sinesten dugulako Giza Eskubideetan, justizia sozialean eta aukera berdintasunean.

Mundu ideal batean ez litzateke beharrezkoa helburu horien alde lan egitea.

Hain ideala ez litzatekeen mundu batean nahikoa litzateke esparru publikotik lan egitea.

Daukagun mundu honetan beharrezkoa da maukak jaso eta esparru pribatutik ere lan egitea.

Geugandik hasita.

Nortzuk dihardugun

 

Hainbat gauzatan bat gatozen lagun talde batek osatzen dugu Kukumiku:

– Geure konfortgunea (edozer dela ere) utzi eta irtetea gustatzen zaigu.

– Ezagutu ditugu geurea ez bezalako errealitateak eta txipa aldatu digutenak. Batzuetan beste lurralderen batean, beste batzuetan geure atarian bertan.

– Errealitate horiek aldatzeko gauzak egiteko gogoa daukagu. Bat gatozen beste gauza bat da baloratzen dugula anonimatuaren sosegua, baina sortu dugun proiektu hau hain da ona ze prest gaude sosegu hori sakrifikatzeko ere.

Baina aurrena elkar ezagutu beharko dugu zuzenean zuri twitterra emateko 🙂

Juan Orlegi

Helper

Zuri laguntzeko bizi da

Aitziber Osorio

Bidaiaria

Zerbait esaten du kontu ekonomiko batzuez baina berak beste inork ez du ulertzen..

Álvaro de Lera

Aita berria

Egin daiteke ordenagailuarekin? Berak egin behar izan zuen!

Leire San José

Sendatzen daki

Ez duzula ezagutzen? Seguru ezagutzen duzula bera ezagutzen duen norbait.

Luis Zeitouni

Better call Saul

Ez berari esan ezinezkoa denik!

Lagun ezazu ekimen libre, parte hartzaile eta solidario batekin

Zure dohaintzarekin jarraitu ahal izango dugu proiektu solidarioei laguntzen pertsonen bizitza eta geure ingurunea hobetzeko. Proiektu, kanpaina edo dohaintzaren bat egitea pentsatua badaukazu edo ekintza solidarioetarako bazkide teknologikoren bat behar baduzu, jo ezazu gugana zalantzarik gabe.