Zergatik lagundu?
Mundu hobe bat posible da eta zure esku dago berorren eragile izatea. Erronka gogorra da baina helburuak merezi du. Jestu txiki batek bizitza asko alda ditzake eta dagoen gauza transgresore eta ahaltsuena bizikide ditugun pertsonenganako laguntza eta maitasun ekintza bat da.
Kukumikun bihotzera iritsiko zaizkizun hainbat eta hainbat historia eta pertsona aurkituko dituzu. Ez du axola kantitateak, axola duena zera da: ea geu ere leku hau hobetzen ahalegintzen direnen artean gauden. Solidaritatearen magia bazter guztietara iristen den leku bat.

Hileroko eran ere egin ditzakezu dohaintzak
Kukumikuren sistema berri eta esklusiboarekin hileroko eran ere lagundu ahal izango duzu interesatzen zaizkizun kausetan.
1. Aukera ezazu zenbateko ekarpena egin hilero.
2. Bana ezazu interesatzen zaizkizun kausen artean.
3. Aldatu banaketa edo eten dohaintza nahi duzunean.
Laguntzen diezun kanpainen eguneratzeak jasoko dituzu eta eman duzun guztia desgrabatu ahal izango duzu.

Lor ezazu Dohaintza Ziurtagiria
Kukumikuren bitartez jarduten baduzu Ziurtagiria lortuko duzu zeure ekarpenaren %80raino desgrabatu ahal izateko. Irabazi asmorik gabeko erakundea gara eta gure proiektu solidarioetako edozeinetan parte hartzeak bide ematen dizu horretarako.

Egin dohaintzak era seguruan
Kukumikuren gardentasun bermeari esker, hemen aurkituko dituzun kanpaina guztiak aurretiaz egiaztatuak eta onartuak izan dira. Beste plataformetan ez bezala, gurean proiektu guztiek baldintza batzuk bete behar dituzte eta banaka aztertzen dira argitaratu aurretik. Diruaren erabilpena ere kontrolatzen dugu behar duzun konfiantza eta segurtasun guztia eduki dezazun.

Dohaintza puntual bat egin
Aurki ezazu interesatzen zaizun proiektu bat eta egin dohaintza puntual bat.
Egin hileroko dohaintza
Egin aldizkako dohaintzak interesatzen zaizkizun proiektu bat edo batzuetan.
Dohaintza Ziurtagiria eskatu
Dohaintza egin baduzu baina Ziurtagiria eskatu ez, oraindik ez da berandu.
Emailearentzako arreta
Baldin dohaintzekin erlazionaturiko zalantza, kontsulta edo eskabideren bat baduzu, jo ezazu gugana lasai.