
Nola planifikatu estrategia bat zure crowdfunding kanpainarako
Aurki ezazu zeure crowdfunding kanpainaren hedapena planifikatzeko kontuan eduki behar duzun guztia.
Zergatik da hain garrantzitsua planifikatzea?
Aurrena erein beharra dago uzta jasotzeko. Ohiko oker bat da uste izatea crowdfunding kanpaina batek funtzionatzeko nahikoa dela sortzea eta sare sozialetan partekatzea. Hori oso gutxitan gertatzen da, eta ia beti larrialdietan.
Horregatik, kanpaina bat hasi baino lehen guztiz gomendagarria da zer mezu igorri behar dugun jakitea, nori helarazi behar diogun eta zer baliabide erabiliko ditugun horretarako.
Zure kanpainaren hedapenerako funtsezko alderdiak

Zer mezu bidaliko dugun
Funtsezkoa da gure kanpaina ongi prestatzea: testuak, irudiak, ikuspegia eta, batez ere, zer kontatu nahi dugun jakitea.

Norengana zuzentzen garen
Ez da gauza bera adiskide edo familiarteko batengana edo enpresa batera zuzentzea. Mezua, bidea eta ikuspegia desberdinak izango dira kasu bakoitzean.

Zer bide erabiltzen dugun
Ezin konta ahala aukera daude: sare sozialak, komunikabideak, ekitaldiak, ahotik ahora, kartelak… Garrantzitsua da jakitea zeintzuk erabiliko ditugun.

Mezua
Jarraitu behar duzun guztia:
Mezuaren garrantzia
Zer nahi dugu?
Jendea gure kanpainara erakartzea eta parte har dezan lortzea.
Horretarako gure mezuak erakargarria eta ekintzarako deia izan behar du.
Informazioz hiperrasea dagoen mundu honetan tarte bat aurkitzea eta arreta erakartzea oso zaila da baina ez ezinezkoa. Kontuan eduki behar dugu hori kanpaina erakargarri eta atentzioa ematen duen bat sortzeko, eta lehen momentutik interesa pizten duen mezu bat bidaltzeko.
Presta ezazu ondo crowdfunding kanpaina
Zure mezuaren funtsezko zati bat sortzen duzun crowdfunding kanpaina izango da. Zeure historia kontatzeko era, irudiak bideoa, gardentasun maila, argitasuna, etab.
Zenbat eta landuagoa egon zure kanpaina, orduan eta erakargarriagoa izango da eta konfiantza eta segurtasun handiagoa emango die zure kolaboradore izan daitezkeenei.
Zein da gure target edo publiko helburua?
Beti jakin behar dugu zein den gure target edo publiko helburua. Aztertu zein egon daitekeen interesaturik gure kanpainan, zein diren gure kausarekin bat datozen sare sozialetako talde edo kolektiboak. Zenbat eta hobeto doitu gure behatokia orduan eta zehaztasun handiagoa edukiko du gure ahaleginak?
Nori zuzentzen natzaio?
Orokorrean gure tonua beti bertsua izango bada ere, gure hizkera ez da berdina izango geure hurbileko adiskide edo familiartekoei zuzentzen garenean edota ezezagun eta enpresekin ari garenean.
Alde handia dago ezagutzen gaituen eta gutaz fidatzen den jendearen eta ezagutzen ez gaituztenen artean; azken hauei segurtasuna, gardentasuna eta konfiantza ematen saiatu behar dugu.
Zer adierazi nahi diet?
Ez dugu etengabe laguntza eske jardun behar. Garrantzitsua da ez aspertzea ere. Jarduera fluxu altua mantendu behar dugu, baina gehiegizkoa izan ez dadin saiatuz.
Aipa ditzakegu kanpainari buruzko albisteak, lortu ditugun babesle berriak, komunikabideetan eginiko agerraldiak, kausari buruzko informazio interesgarriak edo bitxikeriak, azal dezakegu gure kanpainaren funtsezko zergatia edo gaia, sor dezakegu debatea, etab.

Nori zuzentzen gatzaio
Jarraitu behar duzun guztia:
Familia eta hurbileko adiskideak
Familia eta hurbileko adiskideak kanpainaren funtsezko atala dira. Horiek osatzen dute gure babesaren muina. Inplika daitezen lortu behar dugu, eta ahalik azkarren.
Ia ezinezko izango da beste inongo laguntzarik lortzea, geure ingurune hurbilekoak lortzeko gauza ez bagara. Horixe izango da kanpora begira daukagun berme zigilua: geure hurbilenekoen laguntza lortzen ez badugu, nola nahi dugu ezezagunena lortzea?
Komunitatea eta jarraitzaileak
Talde honetan barne hartzen dira geure adiskide edo familiarteko izan gabe nolabait gure kanpainarekin bat datozenak. Ezagutzen gaituztenak, gure erakundeko kide edo zaleak direnak, auzokideak, sare sozialetako lagunak, etab. Hitz batean, gure kausa ezagutzen duen edo interesatzen zaion jendea.
Zailagoa izango da hauen konfiantza irabaztea; horregatik gardentasuna eta segurtasuna eskaintzen saiatu behar dugu, eta aldi berean hunkitu egin behar ditugu beren laguntza ezinbestekoa dela senti dezaten.
Gainerako jendea
Hemen gizateria guztia sartzen da. Ezagutzen ez gaituen eta gure kanpainarekin inolako loturarik ez daukan jendea da; beraz, hauen arreta erakartzen eta konbentzitzen saiatu behar dugu.
Funtsezkoa izango da hedapen eta zabalkunde handia lortzea komunikabideetan eta, horren aurretik, geure komunitatearen laguntza eta bermea.
Enpresak
Laguntza guztiak ongi etorriak badira ere, normalean enpresek pertsona partikularrek baino ekarpen handiagoak egiten dituzte.
Zuen helburuetako bat da aurretiaz aztertzea zein enpresa mota egon litezkeen interesaturik zuei laguntzeko.
Enpresek hainbat era dauzkate zuen zure kanpainan parte hartzeko. Egin dezakete dohaintza bat, izan daitezke matchfunder eta zure kanpainak lortzen dituen ekarpenak biderkatu, edo egin dezake ondasun edo zerbitzuren baten zozketa. Gogoratu lor dezaketela dohaintza ziurtagiri bat eta errenta aitorpenean kanpainara egin duten ekarpena desgrabatu.
Erreferentziako pertsonak (Ospetsuak)
Zaila bada ere guztiz etekintsua da pertsona ospetsuren baten edo dihardugun alorrean erreferentea den norbaiten laguntza eta inplikazioa lortzea.
Ez bakarrik lagundu dezaketelako, baizik eta bereziki, daukaten ospeari eta jarraitzaile komunitateari esker lor dezakegun entzute eta hedapenagatik.
Era berean eskain dezakete zozkatu litekeen zerbait ere.

Komunikabideak
Jarraitu behar duzun guztia:
Sare sozialak
Esan beharrik ez dago, kanpaina digital bati zabalkundea emateko daukagun baliabide garrantzitsuenetako sare sozialak izango dira.
Gomendagarria da gutxi gorabehera ezagutzea bakoitzaren funtzionamendua eta estrategia egokitzea.
Komunikabideak
Funtsezkoa izango da hedapena lortzea lurraldeko komunikabideetan ez ezik estatu mailakoetan baldin gure kanpainak hurbileko ingurunetik harago laguntzak eskuratzea nahi badugu.
Has zaitez baliabide digital, bertako irrati, etb.ekin eta, ahal baduzu, saiatu hedabide jereralistekin.
Egizu proba behar besteko interesa sor dezaken prentsa ohar erakargarri batekin.
Mailing eta mezularitza aplikazioak
Gaur egun gure hedabide erabilienak dira; bai Whatsapp eta bai Telegram atal garrantzitsu bat dira gure komunikazioan.
Parteka ezazu zeure kanpaina era zuzen eta pertsonalean edo gure lagun taldean, familian zein lankideen artean.
Ekitaldiak
Ahal izanez gero guztiz baliagarria gertatuko zaizu, zure kanpaina solidarioa dela eta ekitaldi bat antolatzea. Egin dezakezu aurkezpen bat, kontzertu bat, bideo bat, jaialdi bat edo denak batera.
Zure lehenbiziko kanpaina ez bada, aitzakia on bat daukazu ekitaldia baliatuz, aurreko kanpainetan lortutakoa erakusteko; horrela konfiantza sortu eta emaile berriak konbentzituko dituzu.
Ahoz aho zuzenean
Balia ezazu hurbileko lagunekin zeure kanpainaz hitz egiteko aurkezten zaizun aukera oro, esaiezu zertan ari zaren edo zer egin nahi duzun eta eska iezaiezu laguntza. Komunikatzeko dagoen biderik zuzenena da eta daukan eragina ere handia da.
Kanpainaren eguneratzeak/Blog
Kukumikun zeure kudeaketa alorretik kanpainaren eguneratzeak bidaltzeko aukera daukazu. Bertan azaldu ditzakezu sortzen diren berriak, albisteak, aldaketen berri eman eta egiten dugunaren inpaktua azaldu.
Beste web batzuetan integra daitekeen Widgeta
Widget deritzona zure kanpaina beste web batzuetan integratzeko balio duen erreminta da, jendeak ikus dezan eta bere dohaintza edo ekarpenak zuzenean egin ahal izan ditzan.
Oso baliagarria da baldin webgunea edo laguntzen dugun jendea badaukagu eta web edo blog batean sartu nahi badu gure kanpainari zabalkundea emateko.
Dena prest?
Has zaitez orduan zeure kanpainia prestatzen
Zure lehenbiziko kanpaina al da?
Ziurta zaitez betertzen dituzula baldintzak eta lor ezazu aholkularitza zeure webgunea prestatzeko behar duzun guztiaz.

Bete itzazu baldintzak
Proiektu eta kanpainek solidarioak izan behar dute eta irabazi asmorik gabekoak. Ia edozein egoeratara egokitzen gara, baina badira gutxieneko baldintza batzuk kontuan eduki behar dituzunak.

Zeure crowdfunding gunea editatzeko aholkuak
Kanpaina bati ekiteko eduki beharrekoak dira testuak, irudiak eta bideo bat ere guztiz gomendagarria da.