Zeure crowdfunding solidarioko kanpaina hedatzeko aholkuak
Ezagutu itzazu Kukumikun dirua biltzeko zure kanpaina (fundraising) hedatzeko ematen ditugun aholkuak.
Crowdfunding solidarioko kanpaina baten alderdi garrantzitsuenetako bat beronen hedapena da. Fundraising kanpaina guztietan bezala behar ditugun laguntza edo bermeak lortzea ez da izango lan erraza. Informazioz superasetako mundu honetan geure bidea urratzea eta munduaren begiradak erakartzea lortu beharko dugu. Behin begirada horiek geureganatzea lortutakoan, gure kausarekin enpatiza dezaten, hunki daitezen eta beren laguntza beharrezkoa dela senti dezaten lortu behar dugu. Aholku multzo bat utziko dizugu zeure hedapena antolatzen lagunduko dizuten itxaropenarekin.

1. Planifikatu zeure estrategia
Erein beharra dago uzta jasoko bada. Hedapenari ekin aurretik, har ezazu behar den astia ongi pentsatzeko zer baliabide erabiliko dituzun hedatzeko, nori zuzenduko zatzaizkion eta zein izango den zure mezua.
Planifika ezazu era berean zer ekintza gauzatuko dituzun kanpainan zehar, noiz eta zenbateko maiztasunarekin.
2. Izan zaitez gardena
Crowdfunding kanpaina bateko eginkizun zailenetako bat ezagutzen ez gaituen jendea bere diruarekin lagun diezagun konbentzitzea da.
Konta ezin ahala kausa egonik, norbaitek gurearekin bat egitea oso konplikatua da. Aurrena ezagutu gaitzaten lortu behar dugu, gero gure kausaz interesatzea eta, azkenik, gutaz fidatzea.
Edozein zalantza edo susmo sortzen bada, segur aski ez laguntzea erabakiko dute.
3. Bideoa sor ezazu zeure kanpainarako
Zure kanpainarentzat bideo bat sortzea betiere guztiz gomendagarria da. Dena modu argi eta erakargarrian azaltzeko era bat da, baina horrez gain konfiantza eta segurtasuna ematen zaie emaileei. Ez bakarrik kanpainaren aldeko lana eta dedikazioa erakusten direlako, baizik eta horrez gain, aurpegia emateko, modu zuzen eta hurbilean agertzeko eta ikusleak sentsibilizatzeko era bat delako.
4. #hashtag erakargarri bat sortzea
Sor ezazu #hastag erakargarri bat zeure diru bilketa kanpainarako, mundu guztiarentzat lagungarri izango dena zure kanpaina eta berarekin erlazionaturik dagoen guztia sare sozialetan elkartzeko, aurkitzeko eta aipatzeko.
Ahalik eta original eta erakargarriena izateak xarma sortzen laguntzen du, baina era berean kanpaina solidario batekin lotzeko eta gogoratzeko erraza izan behar du.
5. Kontakta ezazu zeure herriko zein nazioko komunikabideekin
Komunikabideetan agertzea giltzarria izango da zeure hurbileko zirkulutik edo komunitatetik kanpoko laguntzak lortzeko.
Horretarako idatz diezaiekezu zuzenean edo prentsa ohar bat bidali zeure kanpainaren azalpenak emanez. Saia zaitez komunikabideari arrazoi on bat ematen, zure historiak publikatua izatea merezi duela erakusteko. Deigarria den zerbait, albistea dena, edo irratiko elkarrizketa batean, edo egunkarian, edo podscast batean, etab mintzagai izan dezakezun zerbait.
6. Kontakta ezazu pertsona ospetsu, influencer, etab.ekin
Saia zaitez erreferentziako pertsonek zure kanpaina babestea lortzen, sare sozialetan daukaten irismen eta eragin ahalmena baliatuz baizik ez bada ere.
Era aktiboan inplikatzen badira hobe, baina gure kanpainari buruzko post bat edo retuit soil bat egin dezaten lortzen badugu ere guztiz lagungarria gertatuko zaigu.
7. Egizu presentziazko ekitaldi bat
Sor ezazu ekitaldi bat zeure crowdfunding kanpaina dela eta, izan daiteke aurkezteko edo xehetasunez azaltzeko; bideoren bat eman dezakezu, aurreko diru bilketetako emaitzak erakutsi… Ahal izanez gero gehi dezakezu kontzertu solidario, musika, argazki erakusketa, hitzaldi, zozketa… bururatzen zaizuna.
8. Sor ezazu zeure kanpainaren kartel bat
Sor itzazu zeure kanpainaren kartel fisikoak irudi nagusiarekin, url eta izenburuarekin eta are Qr kodearekin eta finka itzazu bururatzen zaizkizun leku ageri guztietan: zeure lantokian, auzoko dendetan, ekitaldiren bat baliatuz, etab.
9. Sor itzazu zeure kanpainaren “flyer” edo txartelak
Sor ezazu ´flyer´ edo diptiko txiki bat zeure kanpainaren publizitatea egiteko. Nahikoa izango du irudi bat, izenburua eta url edukitzea.
10. Saia zaitez enpresen babesa lortzen
Crowdfunding solidarioak, beste crowdfunding mota batzuekin konparatuta, daukan abantailetako bat da ahalegin zaitezkeela enpresa bat edo batzuek zure kanpainaren alde diru laguntza eman dezaten lortzeko.
Ez da erraza hori lortzea baina ahaleginak merezi du. Normalean euren ekarpena partikular batena baino handiagoa izango da.
11. Lor ezazu ´Matchfunder´ bat zure kanpainarako
Matchfunderra enpresa, erakunde edo organizazio bat da, zure kanpainarako diru kantitate bat esleitzen duena; horrekin, jasotzea lortzen duzun euro bakoitzeko antolatzaile edo matchfunderrak beste euro baten ekarpena egiten du. Kukumikuk ahalbidetzen duen erreminta nagusietako bat zozketa online solidario bat sortzea da.
Ondorio biderkatzaile hori erabakigarria da dohaintzak erakarri eta sustatzeko, jakinik beren ekarpena bikoiztua edo hirukoiztua izango dela.
12. Zozketa online solidario bat sortzea
Kukumikuk ahalbidetzen duen erreminta nagusietako bat zozketa online solidario bat sortzea da.
Benetan erreminta baliagarria da gure kanpainara zabalkundea lortzeko eta batez ere bestela nekez iritsiko ginatekeen jendearen arreta erakartzeko.
Gainera enpresa edo pertsona ospetsu hori zozketaren hedapenean inplikatzea lortzen bada, orduan guztiz baliotsua gertatuko da.
13. Txerta ezazu zure kanpainaren widgeta beste webgune edo blog batzuetan
Zure kanpainaren webgunetik edonork deskarga dezakeen widget erremintarekin lor dezakezu zure kanpaina edozein webgunetan txertatzea eta agertzea.
14. Segurta zaitez adierazteaz zure kanpainari dirua emateak desgrabatu egiten duela
Kukumiku Fundazioaren babesari esker, emaile guztiek, partikular zein enpresek lor dezakete dohaintza ziurtagiria eta beren ekarpena desgrabatu.
15. Ez asperrarazi etengabeki mezu berbera errepikatuz
Ez asperrarazi sare sozialetan beti mezu berbera errepikatuz, zure kanpainarentzat diru laguntza eskatuz eta eskatuz.
Aldatu eta sortu eduki erakargarriak. Eman gaiari buruzko informazioa, eman datu interesgarriak, azaldu nola doan zure kanpaina…
16. Lortu zeure hurbilekoenen babesa hasi aurretik
Guztiz gomendagarria da, ia ezinbestekoa, zeure ingurukoen babesa lortzea zabalkunde publikoa egiteari ekin aurretik.
Jende gutxi animatuko da bere babesa ematera lehenago beste batzuk egin dutela ikusten ez badu, eta alderantziz beste askok egin dutela ikusten badu errazago izango da bera ere animatzea.
Kontakta ezazu zeure konfiantzako zirkuluarekin kanpaina martxan jarri aurretik eta eska iezaiezu beren laguntza hasiera-hasieratik.
Hasteko prest zaude?

Kanpaina orrialdea betetzeko aholkuak
Hasi baino lehen kanpaina orrialdea ondo bete behar duzu dena primeran ateratzeko lehenengo momentutik.

Estrategia bat nola prestatu
Crowdfunding kanpaina baten helburua lortzeko ezinbestekoa da estrategia aldez aurretik antolatzea.