Aimarrek bizikleta elektriko bat behar du Gardetik autonomiaz mugitzeko. Denon artean lortuko dugu! Aimar necesita una bicicleta eléctrica para moverse con autonomía por Garde. ¡Lo vamos a conseguir!
Guztira bilduta
5.693 €
Emaileak
139
Aimarrek 17 urte ditu, Gardekoa da eta aurten DBH 4 ikasten ari da Erronkariko Ainariak Institutuan. Datorren ikasturtean Iruñera joango da ikastera eta Erronkaribar utzi beharko du aste tartez. Hala ere, bere bizimodua Garden egin nahi du etorkizunean eta horretarako ezinbesteko tresna bat falta zaio autonomiaz bizi ahal izateko: bizikleta egokitu elektriko bat. Bere ohiko bizimodurako zein etorkizun profesionalerako, behar-beharrezkoa du horrelako bizikleta bat, askatasunez mugitzeko balio izango diona. Bizikleta hauek ez dira merkeak, 6.000 eurotik gora balio dute eta kopuru hori denon artean lortuko dugulakoan gaude. Horregatik ekin diogu ekimen eder honi, eta crowdfunding honen bidez 3.500 euro gutxienez lortzea espero dugu. Beste horrenbeste lortzeko helburua dugu herrian, eskolan, ibarrean bestelako ekimenen bidez baina sareen bidezko diru-bilketarik gabe ezinezkoa izango zaigu bizikleta erostea. Horregatik eskatzen dizuegu zuen parte hartzea. Esker mila!

Proiektu honek ez du diru-bilketa kanpaina aktiborik une honetan. Zatoz berriro laster.
Amaieran bilduta
5.693,00 €