Lesbos - Grezia
Lesbosen itxaropena elikatzen
Elizondo Lanbide Eskolako ikasleok gizartean benetan eragin nahi dugu. Horregatik, Zaporeak erakundearekin elkarlanean , Lesbosera joan nahi dugu elikadura, babesa eta itxaropena eramatera bertako errefuxiatuei.
Elizondo Lanbide Eskolako ikasleok gizartean benetan eragin nahi dugu. Horregatik, Zaporeak erakundearekin elkarlanean aritzeko proiektua jarri dugu martxan eta hezkuntza errealitatera eramanez, Lesbosera joan nahi dugu lehenengo pertsonan elikadura, babesa eta itxaropena eramatera bertako errefuxiatuei.
Gure proiektua ezinbestekoa da: gazteen indarra, ideiak eta tresna digitalak elkartuta, Zaporeaken lana handitu, baliabide gehiago bildu eta gizartea sentsibilizatzeko aukera paregabea dugu.
Ez dugu hitz hutsik nahi, ekintzak behar ditugu. Ekintza horiek are indartsuagoak izango dira zure laguntzarekin.
Lortutako dirua bidaia ordaintzeko gastuak betetzeko helburua izango dute. Hegaldiak, ostatua, garraioa... 8 pertsonen bidaia ordaindu ahal izateko 5000-6000€ inguru behar ditugu. 3.500€ko diru laguntza lortu ondoren, gainerakoa biltzeko egitasmoa da hau.
Egin bat gurekin eta elikatu itxaropena. Mundua eraldatzeko aukera hemen hasten da. Lagunduko diguzu?
Lortutako dirua bidaia ordaintzeko gastuak betetzeko helburua izango dute. Hegaldiak, ostatua, garraioa... 8 pertsonen bidaia ordaindu ahal izateko 5000-6000€ inguru behar ditugu. 3.500€ko diru laguntza lortu ondoren, gainerakoa biltzeko egitasmoa da hau.
Elizondo Lanbide Eskolako Goi mailako Administrazio eta finantzak heziketa zikloko 2. mailako ikasleak gara. Hezkuntza liburutik kanpora ateratzeko helburuarekin, ekintzailetza soziala modu errealean landuko dugu.
Oraindik ez dago eguneraketarik. Sustatzaileak kanpaina nola doan kontatzen duenean, hemen agertuko dira.
Nola kentzen den zure dohaintza zergetan
- Pertsona fisikoak (PFEZ): urtean ematen dituzun lehen 250 euroen % 80 kentzen duzu. Gainerakoaren % 40, edo % 45 aurreko bi urteetan erakunde berari zenbateko berdina edo handiagoa eman badiozu. Muga: zerga-oinarri likidagarriaren % 10.
- Enpresak (Sozietateen gaineko Zerga): % 40, edo % 50 aurreko bi urteetan erakunde berari eman badiozu. Muga: zerga-oinarriaren % 15; soberakina hurrengo 10 urteetan aplikatzen da.
- Zer behar duzu: dohaintza egitean ziurtagiria eskatu eta zure NANa edo IFZ eman. Horrela, dohaintza errentaren zirriborroan agertuko da.
- Autonomia-erkidego batzuek beren kenkariak gehitzen dituzte.
49/2002 Legearen araubide orokorra, 2024tik indarrean. Informazio orientagarria; ez da zerga-aholkularitza.