Zer dira Kukumikuren
zozketa solidarioak?
Kukumikuko zozketa solidarioak ohiko zozketa solidarioak egiteko modu bat dira, baina era digital eta online, kausa solidario bat sustatzeko helburuaz.
Crowdfunding kanpaina baten hedapena bultzatzeko, emaileak erakartzeko eta diru bilketa gehitzeko erremintak dira.
Nola funtzionatzen duen
3 urrats errazak:
1. Sor ezazu crowdfunding solidarioko kanpaina bat dirua bilduz lagundu nahi diozun kausari buruz.
2. Sor ezazu zozketa solidario bat babestu nahi duzun crowdfunding kanpainaren alde.
3. Has zaitez hedapena ematen eta dirua biltzen. Kanpainari diruz laguntzen dionak parte hartu ahal izango du zozketan.
Ohiko galderak
Zozketa bat sortu aurretik jakin behar duzun guztia.
Nork sor dezake zozketa bat?
Zozketaren erantzukizuna bere gain hartzen duen edozein pertsona, enpresa, erakunde edo organizazio.
Zer zozkatu daiteke?
Zozketa erakargarria izatea gomendatzen da, gai izan dadila gure kausa edo kanpainaren hedapena lortzeko eta jendea erakartzeko.
Zozketaren helburua gure kausaren hedapena areagotzea eta laguntzaileak erakartzea da. Ez da uste izan behar zozketak gure kanpainaren alde lan egiten duen jendeari geure eskerrona agertzeko era bat direnik.
Saria behar bezain erakargarria ez bada, hedapena areagotzen ez badu edo kausaren sustatzaile gisa dirua kostatzen bazaigu, orduan hobe da ez egitea.
Horregatik gomendatzen da saria enpresaren batek edo pertsona ospetsuren batek kausari laguntzeko oparitu digun zerbait izatea.
Onena izaten da enpresa edo pertsona ospetsuren batek oparituriko zerbait zozkatzea eta horrez gain kausaren hedapenean inplika dadin lortzen badugu, askoz hobe.
Nola parte hartzen da zozketetan?
Parte har dezakete zozketaren kanpainan lagundu duten eta zozketan sartzea aukeratu duten pertsona guztiek.
Parte hartzaile bakoitzak zozketan daukan partaidetzak ez dauka zerikusirik egin duen ekarpenaren zenbatekoarekin. Ez dago partaidetza gehiago ekarpen handiagoa egin duenarentzat. Ekarpen guztiak dira ongi etorriak.
Dena dela, ezarri daiteke gutxieneko kantitate bat parte hartu ahal izateko. Behin ere ez gehienekorik.
Nola hautatzen da irabazlea?
Zozketa amaitzean sistemak guztiz ausazkoa den algoritmo baten bidez zozkatu den sari bakoitzerako irabazle bat eta bi ordezko hautatzen ditu.
Irabazleari email bidez jakinarazten diogu eta 7 laneguneko epea dauka saria onartzeko; uko egiten badio lehen ordezkoari dagokio saria, eta horrela irabazleren batek saria onartzen duen arte, bestela eman gabe geratuko da.
Norbaitek saria onartu duenean, zozketaren sustatzaileari helarazten dizkiogu sarituaren datuak, elkarrekin harremanetan jar daitezen, sariaren entrega egiteko.
Ba al du kosturik?
Zozketa egiteak ez du kostu estrarik. Kanpainan bildu denaren %5eko komisioa mantentzen da, zozketa egin zein ez egin; beraz, zozketa bat sortzeak ez dauka kostu gehigarririk, beroni atxikirik doan proiektua edo kanpaina da kostua daukana eta plataforma aktibo mantentzen jarraitu ahal izateko baliatzen dena.
Zozketa sortzeak honako hauek barne hartzen ditu: zozketa egitea, partaidetzak eta partaideak aukeratzea, legezko oinarriak, zergak, irabazleak hautatzea, irabazleekin harremanetan jartzea, eta sarien onarpen legala.
Ez ditu barne hartzen: sariaren eta berau entregatzearen kostuak. Horiek ordaintzea zozketaren sustatzaileari dagokio.
Zer behar dut zozketa bat sortzeko?
Zozketa bat egitea merezi izateko bezain erakargarriak diren sari bat, edo hainbat sari, edo hainbat sariz osaturiko multzo bat edukitzea.
Aurretiaz eduki behar da babestu nahi duzun kausa baterako sorturiko crowdfunding kanpaina bat, eta ez badaukazu sortu egin beha duzu. Zozketak beti egon behar du crowdfunding kanpaina bati atxikia.
Prest zaude ekiteko?
Behar den guztia badaukazu, has zaitez zeure zozketa sortzen. Oraindik kanpaina sortzeko badaukazu, sor ezazu aurrena kanpaina eta gero sortu ahal izango dituzu zozketa edo zozketak.
Zerbait pertsonalizatuagoa behar duzu?
Kausa solidario baten aldeko zozketa bat egitea pentsatua badaukazu baina premia konkretu batzuk badauzkazu edo ez bazaude ziur gure sistemara egokitzen den ala ez, kontsulta iezaguzu inolako konpromisorik gabe.