Egin dohaintza era seguruan gure gardentasun konpromisoari esker
Kukumikun kanpaina guztiak aurretiaz egiaztatzen eta onartzen dira, emaileei behar duten konfiantza eta segurtasuna eskaintzeko.

Zergatik da garrantzitsua gardentasuna?
Erabat konbentziturik gaude solidaritatean oinarrituriko jardueretan arrakastaren giltzetako bat gardentasunaren aldeko apustu erabaki eta ezbairik gabea dela, segurtasuna, konfiantza eta berme soziala sortzeko.
Hirugarren sektorean beste inon baino beharrezkoago da zintzo eta garden agertzea izan ere pertsonen borondate ona baliatu nahi denean ez baitago laburbiderik hartzerik.
Babes soziala eta konfiantza lortzea asko kostatzen da baina galdu oso erraz galdu daitezke.
Sustatzaile kanpaina gehien-gehienek eskertzen dute konpromiso hau eta proaktibo agertzen dira. Gardentasuna eskaintzea da hirugarren sektorearen gakoa.
Zer egiten dugun gardentasunaren alde
Ez dira hitz hutsak. Kukumikun ekintzara pasatzen gara. Ikus ezazu zer erreminta dauzkagun Kukumikun emaileek lasai, konfiantzaz eta segurtasunez jarduteko espazio bihurtzen gaituztenak.
1. Aurretiazko iragazpena
Beste plataforma batzuetan ez bezala, Kukumikun kanpainek aurretiaz onartuak izan behar dute. Honela segurtatzen gara baldintzak betetzen dituztela eta saihesten ditugu kanpainak automatikoki sortzea ahalbidetzen denean gertatu ohi diren hainbat eta hainbat iruzur. Ikusi baldintzak.
2. Egintzen egiaztapena
Beharrezko bada, batez ere partikularren kausetan, aktiboki parte hartzen dugu egitateen egiazkotasuna bermatzeko. Kanpaina bakoitzaren izaera eta ezaugarrietara egokitzen gara. Ziurtagiri medikoak, aurrekontuak, fakturak, etab. eskatzen ditugu.
3. Bildutako diruaren babesa
Beste plataforma batzuetan ez bezala, Kukumikun dohaintza guztiak zuzenean Kukumiku Fundazioak babesturiko kontu seguru batera doaz eta kanpaina amaitzen denean edo sustatzaileak eskatzen duenean transferitzen da bildutako dirua. Honela ezinezko gertatzen da azpijokorik egitea eta dirua bildu zeneko kausara bideratuko dela segurtatzen gara.
Hauxe da bai emaileek eta bai sustatzaileek eurek gehien eskertzen duten zerbitzuetako bat, izan ere eska baitezakete proiektuan aurreikusitako ordainketak geuk zuzenean egiteko, dirua inoiz ere sustatzailearen kontutik igarotzen ez delarik.
4. Kanpaina osteko segimendua
Behin kanpaina amaitu ondoren, bildutako diruarekin egin denaren txostena eskatzen zaie sustatzaileei, izan duen eragina eta, egoki iritziz gero, fakturak aurkeztea.
Azkenerako hiru iragazpen garrantzitsu egin zaizkio kanpainari; hala erreminta honek batez ere emaileak beren diruak lortu duen inpaktuaz informatzeko balio du.
Has zaitez era seguruan kausa solidarioetan parte hartzen
Aurki itzazu zure laguntzaren zain dauden proiektu solidario seguruak
Proiekturen bat salatu nahi?
Guk ahalegin guztiak egiten ditugun arren kanpainak gardenak eta seguruak izan daitezen, beti egon daiteke ihes egiten digun zerbait. Baldin proiekturen bati buruz zerbait badakizu, edo zalantza edo susmoren bat baduzu, lagun iezaguzu argitzen.