← Volver al blog

,

2018ko egutegi solidarioak

2018a ahalik eta modurik solidarioenean hasi nahi duzu eta oraindik ez duzu egutegirik?

Dagoeneko atera ditugu gure egutegi solidarioak hastear den 2018 honetarako. Eta zer hoberik Enara Carcoba artistak Kukumikurentzat esklusiban diseinatutako egutegi zoragarri hauekin egitea baino! Bulegoan jartzeko, etxean, oparitzeko, apaintzeko… denerako!

Ez al zaizu gertatzen egutegi bati begiratzean datari baino gehiago argazkiari begiratzen diozula?

Guri berdin gertatzen zaigu. Eta egia esan, ez dago Etiopiako irribarreak eta paisaiak baino gauza inspiragarriagorik. Benetako energia-txutea, edari azukredunak txiki uzten dituena. 

2018ko egutegi solidarioa

Lagun ezkutua, Olentzero, Bizarzuri, Errege Magoak, urtebetetzeak…

Opariak eta opari gehiago; askotan gauzak erosteagatik erosten dira, zerbait oparitzeko konpromiso hutsagatik. Agian gurekin bat zatoz eta nahiago duzu kontzeptuari buelta eman eta, zerbait oparitzearekin batera, argazkietan agertzen diren pertsona horien egunerokoan laguntzen ari zara. Izan ere, argazkiak Leire San Josék Etiopian aurrera eramandako lankidetza-proiektutik zuzenean ateratakoak dira.

Egutegien bidez bildutako funtsak osorik bideratuko dira inguruan eragiten duen haurren desnutrizioa arintzeko haragia erostera.

Anima zaitez eta eskuratu egutegi bikain hauek prezio merkean.

Lortzeko 2 modu daude:

  1. ZOZKETA. Lagundu plataformako edozein proiektutan edo egin zaitez Kukumikuko bazkide. 5 zozketatuko ditugu bazkideen artean eta beste 5, oro har, plataformako gainerako ekarpenetarako. 
  2. ZUZENEKO EROSKETA. Egin gutxienez 10 €-ko dohaintza Haurren Desnutrizioa proiektuan erregistratuta egonik, eta eman zure datu pertsonalak ordainketa-inprimakian zuri bidali ahal izateko.

Galdera bakarra geratzen zaigu zuri egiteko… zenbat egutegi nahi dituzu? 😀

← Anterior
Siguiente →