Solidarity Project Finalizado

Lesbosen itxaropena elikatzen

Elizondo Lanbide Eskolako ikasleok gizartean benetan eragin nahi dugu. Horregatik, Zaporeak erakundearekin elkarlanean , Lesbosera joan nahi dugu elikadura, babesa eta itxaropena eramatera bertako errefuxiatuei.

Total Recaudado

€0

Donors

0

Elizondo Lanbide Eskolako ikasleok gizartean benetan eragin nahi dugu. Horregatik, Zaporeak erakundearekin elkarlanean aritzeko proiektua jarri dugu martxan eta hezkuntza errealitatera eramanez, Lesbosera joan nahi dugu lehenengo pertsonan elikadura, babesa eta itxaropena eramatera bertako errefuxiatuei.

Gure proiektua ezinbestekoa da: gazteen indarra, ideiak eta tresna digitalak elkartuta, Zaporeaken lana handitu, baliabide gehiago bildu eta gizartea sentsibilizatzeko aukera paregabea dugu.

Ez dugu hitz hutsik nahi, ekintzak behar ditugu. Ekintza horiek are indartsuagoak izango dira zure laguntzarekin.

Lortutako dirua bidaia ordaintzeko gastuak betetzeko helburua izango dute. Hegaldiak, ostatua, garraioa... 8 pertsonen bidaia ordaindu ahal izateko 5000-6000€ inguru behar ditugu. 3.500€ko diru laguntza lortu ondoren, gainerakoa biltzeko egitasmoa da hau. 

Egin bat gurekin eta elikatu itxaropena. Mundua eraldatzeko aukera hemen hasten da. Lagunduko diguzu?

 

Ways to Collaborate

No active campaigns

This project has no active campaigns to raise funds at this time. Visit us again soon.

Project History

Stay Updated

Subscribe to receive updates on inspiring projects and solidarity news.