AURTEN OPARITU SOLIDARITATEA
2020rako oraindik egutegirik ez izatea espero dugu, Etiopiako egutegi solidarioen hirugarren edizioa aurkezten baitizugu.
Kontsumoak eta opariek gainezka egiten diguten garaietara hurbiltzen ari gara. Erosteko orduan ere era kontziente eta arduratsuan egitea hauta dezakegu, gure dirua eraikitzeko erabiliz.
Hemen duzu opari solidario, desberdin eta oso erabilgarri baterako irtenbidea.
Leire San Joseren argazkiekin eta Enara Carcobak diseinatuta, ezin hobeto geratzen da sukaldea zein bulegoa apaintzeko.
Zure egutegia erosita, Leire San Joseren proiektuan laguntzen duzu; proiektu horren bidez, astean behin haragia gehitzen da Etiopiako hainbat haur-eskolatan, eta horrela txikienen elikadura hobetzen da, beraiek baitira gehien behar dutenak.
Hemen ostegunak eurokaña egunak dira, baina han dagoeneko haragiaren egunak bezala ezagutzen dira 🙂
Salmentako diru guztia gure plataforman bisita dezakezun proiektura bideratuko da

Lortzeko 2 modu daude:
- ZOZKETA. Lagundu plataformako edozein proiektutan edo egin zaitez Kukumikuko bazkide. 5 zozkatuko ditugu bazkideen artean eta beste 5, oro har, plataformako gainerako ekarpenen artean.
- ZUZENEKO EROSKETA. Egin gutxienez 10 €-ko dohaintza Haurren Desnutrizioa proiektuari erregistratuta egonik, eta eman zure datu pertsonalak ordainketa-inprimakian zuri bidali ahal izateko.
